Publizitate subliminala :)
martes, 11 de enero de 2011
viernes, 17 de diciembre de 2010
Internet, iragarkiak jartzeko leku hoberena da. Web orri asko hasi dira ezkutuan testuak jartzen anuntziatzeko. Honi “Word Spamming” deritzo (SPAM antzekoa). Honek zertan datza; orri bateko atzealdea, kolore berdina duten ehunka hitzez betetzea, sexuarekin zerikusia dutenak. Hitz hauek ezin dira ikusi testua arratoiarekin selekzionatzen ez badugu. Horrela, interneten bilaketak egiten dugun bitartean, mezu subliminal hauek, orri horietara errazago joatea ahalbidetzen dute.
Bilatzaile askok deuseztatu dute praktika hau.

martes, 14 de diciembre de 2010
viernes, 3 de diciembre de 2010
Publizitate subliminala.*
Zer da publizitate subliminala? Estimulu bat jasotzea da (sexuarekin zerikusia duena gehienetan), baina honen intentsitate baxuagatik, arreta ezagatik, iraupen laburragatik,... ez gara konturatzen jaso dugun mezuaz, nahiz eta inkontzientearen bidez gure jokabidea alda lezakeen. Ezin esan bere eragina erabat frogatua dagoenik, baina kreatzaileek askotan horrekin jokatzen dute.
Publizitate subliminalaren helburua publizitatearena berarena da, ez besterik. Baina publizitatearen eragina handiagotu egin nahi da. Kontutan hartu gure aurrean jartzen diguten hori (sexua normalean), produktua erosiz “geureganatuko” dugula. Eta, gainera, mezu subliminalak ez du kontzienteki gogoratu edo ezagutu nahi izatea.
Metodo aurreratuago eta eraginkorrago bat honako hau izan zen: kontzientziaren argitasun-mailaren azpitik, pelikularen gainean mezu publizitarioak sartzea.
Publizitate subliminalean lehen esperientzia Estatu Batuetako Ft. Lee herrian egin zen, New Yersey-n. James Vicary-k egin zuen. Takistokopioaren bidez, pelikula batean mezuak sartzen ziren (segundoaren 1/3.000 irauten zuten mezuak) 5 segundoro. Mezu hauek iraupenez laburrak zirelako, jendeak ez zituen kontzienteki bereganatzen, baina eragina garbia zen. Sei astean tartekatu zen mezu hau, “Picnic” pelikulan zehar: “Gose zara? Jan itzazu krispetak eta Coca-cola edan”. Krispeten kontsumoa % 57,7 igo zen, eta Cola-colarena, % 18,1.
Gai sexualak baliagarri dira edozein produktu saltzeko, eta salmentak areagotu egiten dituztela dirudi. Begi-bistakoa da publizitateak gauzarik harrigarrienak sexualizatzeko duen joera. Era berean, zenbait aldizkari eta egunkaritan, “sexu” hitza lausetuta grabatu izan da, eroslearentzat erakargarria izan dadin.
Pertsona batek iragarkian batean hitz edo marrazki subliminalak aurkitzen dituenean, eta bere ingurukoei erakutsi ondoren, mezu subliminalek beren eragina galdu egiten dute, aurrerantzean ohargabean pasatuko ez direlako.

Nerea eta Julene :D
Kaixo! :) Julene eta Nerea gara.Publizitate subliminalari buruz hitz egingo dizuegu. Espero dugu,denok elkar hainbat gauza ikastea. Eta zuei gai hau interesgarria iruditzea.
Muxu handi bat.
:D
Muxu handi bat.
:D
Suscribirse a:
Entradas (Atom)